XX. mendeko Euskararen Corpus estatistikoa

Testuingurua

Bainan, gaichtakeria ukho egitea, méchanceté ou rétivité ez dira sarthuak khasu partikular horietan.

Hatik, kabala saltzaile gaichto baten ukho egiten duenak, haren erosleak badu dretchoa, domas-intresen galdetzeko frogatzen ahal badu tronpatua izan dela.

Erosleari da frogatzea, kabala gachtoa zela, salzalearen aitzinean, eztiki zagola erospeneko mementoan: erran behar du ere, saltzaleak zer egin dukeen eztitasun horren izaiteko memento hartan.

Malhur bat gertatzen bazaio, erosleari, badu oraino dretchoa domas-intresen galdetzeko.

Hiru hilabetheren ephea badu ere erreklamazionearen egiteko.

Aztaparretako mina lanyerosa da yendentzat

- Hainitz presunek uste dute aztaparretako minak ez duela kalterik egiten behieri, zikhirueri eta cherrieri baizik; ederki trunpatzen dira.

Paris-eko soldado aintzindari batek froga eman du yendek ere, biltzen ahal dutela eritasuna.

Egon da, soldado aintzindari hori, ilhabete bat pasaturik, aztaparretako minak kotsaturik.

Gauaz eta egunaz izan du sukharra 39, 40 degrès sukhar ustelarekin bezala.

Egun batez, komendant hori, promenan zabila adichkide batekin, Paris-eko inguru eritasuna zen toki batean.

Gelditzen da etchalde baten ondoan eta galdatzen du gathulu bat esne.

Edaten du berehala, eta edan ondoan solhasian ari zirelarik, yakiten du aztaparretako mina bazela herri hartan.

Esnearen emaileak ere bazituen behi eriak.

Handik zortzi egunen buruan horra komendanta eri, sukhar handi batekin.

Heldu dira soldado medikuak eta haukiek diote fiévre aphteuse aztaparretako mina duela eriak.

Beraz khasu zer edaten duzuen.

Ez edan behinere, esne hotzik, zeren hortan khausitzen ahal baita eritasunaren hazi kotsua.

Nola galdegin minichtroer sokhorria, kabalak hiltzen dituztenian marechalaren ordez- Laborariek kabalak hiltzen dituztenian marechalaren edo beterineran manuz, kabalek eztula dutelakotz edo tuberculose, beharko dute hiru hilabeteren barnean, galdegin minichtroari gobernamenduak emaiten duen sokhorria edo indamnitatea.

Handik goiti ez dute deusere izanen ukhan dituzten malhurrarentzat.

Beraz, izan erne, laborari maiteak.

Yaun Prefetek iskribatu izan dute letra bat auzaphez guzieri mintzatzeko kabala ustelek izaiten ahal duten haragi sanoez edo yateko on direnez, nola azpiak.

Gerthatzen da kabala ustel tuberculose bat hiltzen dutenian laborari etche batean kabala harek badituela azpi batzu yateko on direnak.

Bainan zer gerthatzen da?.

Yendek ez gogotik yaten haragi hortarik.

Orduan, kabalen yabek haragia ezin salduz ehortzen dituzte yateko on litazkeen haragiak.

Gauza horrek bi kalte baditu.

Yabek ez dute atheratzen haragitik, egiten ahal luketen dirua eta orduan Gobernamenduari galdetzen dute sokhorri handiagoa.